Berrikuntza eta Ekintzailetza

Jakinarazi nahi dizuegu Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Sailaren Ekintzailetza eta Berrikuntza Sozialeko Programaren laguntzen deialdia ireki berri dela, eta uste dugu, zuentzat interesgarria izan daitekeela.

Laguntzen helburua proiektu berritzaileak garatzea da, bai eta entitate eta enpresa sozial berriak abiatzea ere. EDE Fundazioko Aholkularitza Soziala Sailak urteak daramatza erakundeei laguntzen esparru horretan, eta, ildo horren baitan, egun, pauso bat gehiago eman dugu, Kastrexana Berrikuntza eta Ekintzailea Sozialeko Zentroa baitugu. Bada, izaera sozialeko egitasmo bat izanez gero, zentro horretan, ondokoak egin ahalko dituzue:

Horrekin, dinamika irekiak eta lankidetzakoak sortzeko aukera eman nahi dizuegu, beste erakunde batzuekin batera, berrikuntza sozialeko egitasmoak bultzatzeko asmoz. Hori dela eta, laguntza-eskaera aurkezteko beharrezko aholkularitza eta laguntza eskaintzen dizuegu, doan.

Kastrexana Berrikuntza eta Ekintzailea Sozialeko Zentroa proiektuaren eta laguntzen inguruko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, sakatu hemen. Bestalde, lan-bilera bat izan nahi baduzue, aurkez daitezkeen proiektuak identifikatzeko, eta baloratzeko laguntza horietan sartzen diren ala ez, jar zaitezte harremanetan Jaime Garciarekin