Instalazioak

Kastrexanak hainbat tamainatako batzar-gelak ditu, bai eta hitzaldiak egiteko aretoa ere; lokal horiek batzarrak, ikastaroak, hitzaldiak, kongresuak, eta abar egiteko beharrezkoa diren ikus-entzunezko ekipamenduekin hornituta daude.

Bilbao Aterpetxea Hostel-en ondoan dago Kastrexana, eta hiru solairu eta behekoa ditu. Solairu bakoitza korridore nagusi baten inguruan antolatzen da, eta korridore horietatik geletara sartzeko aukera dago. Horretaz gainera, mugikortasun urria duten pertsonek erabiltzeko egokitua eta prestatua dago eraikina.

Kastrexanak batzar-gelak, prestakuntza-gelak, ekitaldi-aretoa eta berrikuntza-gunea ditu. Gela horiek hainbat pertsonentzako dira: ekitaldi-aretoan, 100 lagun sartzen dira, eta batzar-geletan eta prestakuntza-geletan 40ra arte sar daitezke.

Doako aparkalekua dago instalazioetan, eta Aterpetxera iristeko jarraibideak ondokoak dira:

A-8 autopistan, Donostiatik zein Santanderretik etorrita, 119 zenbakidun irteera, “Balmaseda”, hartu behar da, eta jarraian, 5 zenbakidun irteera hartu, “Altamira”, eta gero, Altamira-Bilbo norabidea jarraitu (Kastrexana eta Bilbao Aterpetxea Hostel 300 metrora daude).